XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mago ikaslea Munduko gauzarik beldurgarrienetarikoa mago baten kobazuloa izan da beti.

Eta izan diren guztien artean beldurgarriena Borsantxof magoarena.

Baso handi batetan zegoen.

Han zeuden zuhaitzek eguzkiari ere ez zioten pasatzen uzten.

Baso horren erdialdean harkaitz beltz bat zegoen, huntzez huntza: hormetan erantsita igotzen den landare ostotsua estalia.

Harkaitzean zulo bat zegoen.

Zuloan sortu eta bide estu eta armiarma sarez betetako bat zegoen.

Bidearen beste muturrean gela zabal bat ikusten zen.

Gela hartan egiten zituen Borsantxof magoak bere magiak.

Gela, liburu oso zaharrez betea zegoen.

Usaina botatzen zuten eta kolore askotako isurkiz isurki: likido betetako ontzi arraro batzu zeuden.

Batzuri lurrin gozoa zerien zerien: botatzen zuten; beste batzuk, ostera, kiratsa botatzen zuten.

Zokondoetan zokondo: txoko, bazter neurri askotako kaiolak ageri ziren.

Barruan muskerrak, apoak, sugeak, katuak eta arratoiak zeuden.

Dena erdi ilunpean zegoen.

Eta kandela baten argi hila besterik ez zen ikusten.

Gelaren erdian magoa zegoen.

Bere bolari begira eta nahasketa misteriotsuak egiten ari zen.

Egun batez artzaintxo bat galdu zen baso hartan.

Bila eta bila zebilela, magoaren hartzulora iritsi zen.